Ibaiondo Familia Elkartea
Getxo
FAMILIETATIK FAMILIETARA
Familiak dira Elkartearen oinarrizko zutabea eta Hezkuntza proiektu hau aurrera ateratzeko partaiderik funtsezkoenak.
Ibaiondon familiak laguntzen ditugu haien seme-alaben giza heziketan eta kristautasunean, ikasketa - jardueraren bitartez, familia giroan bereziki, eta asteburuetan jolas- jarduerak eta kirol-jarduerak garatzen. Solidaritate ekintzak egiten ditugu gure hurbileko inguruan.
Gabonetako oporretan, Aste Santuan eta udako oporretan nazioarteko kooperazio kanpamentu, konbibentzia eta lan esparruak antolatzen ditugu.
Familiei eskaintzen zaien formakuntza espirituala, Eliza Katolikoaren doktrinean oinarritzen da, bereziki, Opus Dei fundatzailearen den On Josemaría Escrivá de Balaguer santuaren, irakasketei jarraituz. Familia guztiek askatasun osoa dute nahi duten formakuntza espirituala jasotzeko.
ZERGATIK EMATEN DIEGU HAINBESTE GARRANTZIA IKASKETEI?
Gure ustez, norberaren heldutasuna eskuratzeko, bereziki, nekean oinarritutako lana eta ikasketa garrantzi handiko baloreak dira. Hori dela eta, bazkide batek badaki zer den Ibaiondo bertan dauden ikasgeleetan ikasten duenean, eta giro horrekin bat egiten duenean.
Gure ustez, ikasketa on bat lortzen da, norberaren eta etxekoen bultzakada, norberaren erantzunkizuna eta giro egoki bat elkarbatzen direnean.
Ibaiondon hurrengoa eskeintzen dugu:
EGOITZA: gogoa, ordena eta ganorazko lana biltzeko ikasgela bi.
GIROA norberaren eta inguruko ikaskideen lanaren bitartez, lan giro egokia lortzen da.
ORDUTEGI zorrotz baten bidez, lan pertsonalaren laguntzaz, bultzatu nahi den helburua lan iraunkorra eskuratzea da.
NORBERAREN AUTONOMIAREN GARAPENA. Ibaiondora, norberaren askatasun osoz, ikastera etortzen da. Kemenez, lortu beharreko helburuak esfortzu gaitasunaz barneratzen da.
MOTIBAZIOA. Ikasketen helburua ez da soilik oso emaitza onak ataratzea, baizik eta etorkizunean profesional trebeak izan daitezen eta gainerakoei era egokian baliagarriak izatea.
HARREMAN ERRAZAK elkartearen familien eta monitoreen artean.
EMAITZAK. Goian esandakoaren ondorioak dira. Ibaiondon barneratzen den lan giroak, esfortzu pertsonalarekin batera emaitza akademikoetan hobekuntza nabaria bultzatzen du.
ZELAN LAGUNTZEN DITUGU MUTILAK IBAIONDON FAMILIAN JASOTZEN DUTEN HEZIKETAREKIN?
Gurasoak haien semeek jasotzen duten heziketaren arduradunak dira. Hori dela eta, Ibaiondon gure bazkideen artean familiar balore horiek bat egin dezatela erreztatzen dugu. Zeregin horretan laguntzen saiatzen gara harreman etengabe baten.
Solidaritate jarduerak
Aste guztietan sozial ekimen desberdinekin elkarrekin egiten dugu lan, kooperanteen adinekin moldatuz: bazkaldu orduan, egoitzen nagusiei laguntzen diegu; inmigranteei eskola-sostengua ematen diegu; elikagai-bankuetan lan egiten dugu, ASPANOVAS-rekin elkarlana egiten dugu (Cruces Ospitaleko Haur-onkologia Saila bisita egiten), etab.
Egiten diren bizikidetasun eta kanpamentu desberdinetan, solidaritate ekimenak egiten dira baita ere.
Kanpamentuak, bizikidetasunak, …
Zubi batzuetan, Gabonetako jaietan, Aste Santuan eta Udako oporretan bizikidetasun txikiak. Adin guztientzat (3º LH-tik unibertsitateera eta gazte profesionak barne) eta aniztasun desberdineko iraupenak (3 astekoak).
Jarduera solidarioak, kirol jarduerak, kultural jarduerak, natura jarduerak …
ZERGATIK IBAIONDO?
Familia
Adiskidetasuna
Arreta pertsonala
Baloreak
Ikasketa
Jarduerak
EZAGUTU GAITZAZU
Etorri eta gure egoitza bisitatu
HELBIDEA
Luis López Osés, 12
48930 Getxo, Bizkaia
TELEFONOA
944 63 09 80